1.UNIBERTSOA

Hiztegian bilatzen hasiz gero, Unibertsoa bilatzean horrelako definizioak aurkitu ditzakegu: 
Unibertsoa existitzen den, noizbait existitu den eta etorkizunean existituko den guztiaren batura gisa definitzen da. Gure gaur egungo ulermenaren arabera, Unibertsoa espazio-denboraenergia eta euren artean harremantzeko dituzten lege fisikoz osaturik dago. Unibertsoak bizi guztia, historia osoa eta, filosofo eta zientzialari batzuen arabera matematika eta logika hartzen ditu barnean.

1. ARIKETA: UNIBERTSOA
- Unibertsoa ezagutzen hasiko gara, horretarako ondorengo testua irakurri, ulertu eta  zuretzat garrantzitsuena dena azpimarratuko duzu. 
- Unibertsoa zer den, nola sortu zen, zerk osatzen duen,... hobeto ulertzeko, hemen duzuen bideo hau ikusiko duzue: bideoa ikusteko klikatu hemen. Bideoa ikusi bitartean apunteak hartu itzatzue ulertzen duzuenarekin. 
- Testuan eta bideoan ulertu duzunarekin zure hitzekin azalpen bat egin ezazu. Horretarako modu ezberdinak erabili ditzakezue: testu bat sortu dezakezue, eskema bat egin, marrazkiak eta esaldiak tartekatu, infografia bat egin dezakezue, ... azalpena zu erabiltzeko izango da, beraz zuretzat baliagarria izango den moduan egin! Hori bai, ahalik eta argien eta txukunen egin lana!
2. ARIKETA: EGUZKI SISTEMA
Aurreko ariketan ikusi dugu unibertsoan galaxia asko daudela, eta gu bizi garen galaxia Esne Bidea deitzen dela. Baita ere, ikusi dugu, zelan galaxia bakoitzean planeta, izar, satelite, asteroide eta kometa ugari dauden. Tira.... ba esne bidean, bada oso izar garrantzitsu bat, eta izar hori, EGUZKIA da, eta eguzkia, EGUZTI SISTEMAren erdian kokatzen da, goazen ba, ikustera, zer den EGUZKI SISTEMA. 

- Lehenengo, testu hau irakurri, ulertu eta zuentzat garrantzitsuena dena azpimarratuko duzue, eta gelan egin dugun eskema osatuko duzue.
- Ondoren, bideo hau ikusi, bideoan ulertu duzuena taldekoekin konpartituko duzue: bideoa ikusteko klikatu hemen. Idatziz jasoko duzue Eguzki Sistemaren azalpena zuen hitzekin azalduta. 

3. ARIKETA: HORMA IRUDIA
Denon artean horma irudi bat sortzen gaude, horretarako zuek egindako azalpenak erabiliko ditugu, beraz zuen azalpenak argiak izatea garrantzitsua izango da!
Horretaz gain, hormairudian jartzeko, Eguzki Sistemako planeta bakoitzarekin fitxa bat sortuko duzue, horretarako interneten informazio bilatu beharko duzue.