2019(e)ko irailaren 10(a), asteartea

GURE ERRONKA!!

Unibertsoko gai honetan, unibertsoa zelan sortu zen, zertaz dagoen osatuta, zelan funtzionatzen duen, zein elementu dituen, ... ikasteaz gain, lur planeta eta bere ezaugarriak ere ezagutuko ditugu.

Gaiaren amaieran, talde bakoitzak, ikasitakoaren aurkezpen txiki bat egingo dio gainerako taldeei, denon artean unibertsoak nola funtzionatzen duen hobeto ulertzeko!